OLATZ
GORROTXATEGI

NIRI BURUZ

Antzerki-pedagogiaren eta kultura-kudeaketaren arloan eskarmentu handiko antzerki zuzendari, sortzailea eta antzerkigilea.

Performing Arts Practicen lizentziaduna eta Arte Eszenikoetan eta Zuzendaritzan diplomaduna.

Nire lana ekoizpen propiora, eta Euskal Herriko edo Estatuko beste konpainia batzuekin lankidetzan aritzera bideratuta dago. Nire obran nagusi diren lengoaiak eszena garaikidea, antzerki dokumentatua eta lengoaia eszeniko berriak dira.

CV osoa ikusi nahi baduzu, hona idatzi:
Aupa@olatzgorrotxategi.com

Lan esperientzia

Eusko Jaurlaritzako Produkzio Eszenikorako dirulaguntzaren onuradura Mierda de Ciudad Ikuskizunarekin. (2021)

Harrobiako Trantsizioak bekarako hautatua ‘Mierda de Ciudad’ proiektuarekin (2020)

Red de Teatros Alternativoseko bekaduna eta proiektu-sortzaile gisa hautatua Magaliako Gaztelu jauregiko VIII. Sormen Topaketetan‘. (Iraila-Urria 2019)

INAEMeko Bira Nazionalerako laguntzaren jasotzailea (2019)

Red de Teatros Alternativoseko XVII. Zirkuitorako hautatua. ’43º13’44”N lanarekin bira (2019)

Gau Irekia Luzatu beka ‘Antitour’ proiektua garatzeko Marta Alvarez eta Teresa Villaverderekin elkarlanean. Sarean Kultura Elkartea (2018)

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak emandako Antzerki Testu berrientzako dirulaguntza ‘Anti-todo/Zona Especial Norte’ lana garatzeko. (2017)

Artistak Egoitzan beka eta egoitza artistikoa ’43º13’44”N proiektua garatzeko. Bilbaoeszena/Bilboko Udala. (2017)

Antzerkigintza Berriak beka Donostiako kulturaren hiriburutzaren markoan ‘Coordenadas’ testua garatzeko. DSS2016 (2016)

International Young Makers Marathon-ek emandako ‘Happy Birthday’ proiektuari bira-saria. Amsterdameko IT’S, edo Serbiako FIST jaialdietan lana taularatzeko besteak beste. IYMM. (2006-2007)

MIERDA DE CIUDAD ikuskuzunaren antzerkigintza, zuzendaritza, ekoizpen eta antzezpena. Agrupación Sr. Serranok tutorizatua, Harrobiako Trantsizioak 2020 bekaren eta Eusko Jaurlaritzako 2021eko Produkzio Eszenikorako diru-laguntzaren onuraduna . (2022) Sareak gomendatutako ikuskizuna

BIDE HERTZETIK lanaren antzerkigintzakidetza zuzendaritzakidetza eta ekoizpena Leire Olaranekin batera. (2021. Prosezuan)

Tate Moralesen LA PRESA ikuskizunaren antzerkigintzan akonpainamendua. Sevillako Arte eta Kultura Institutoaren ‘Banco de Proyectos’ bekaren onuraduna (2021)

Galder Perezek idatzitako LURRUN MINEZ ikuskizunaren zuzendaritza. Cafe Bar Bilbao ‘euskarazko testu labur’ lehiaketaren irabazlea, Loraldia Festibala eta Zinegoakeko laguntzarekin taularatua. (2020) Sareak gomendatutako ikuskizuna.

GANEKO CREW ikuskizunaren antzerkigintza, zuzendaritza eta ekoizpena, Usue Martínez, Marina Lapuente eta Aitor Arabiourrutiarekin batera. (2019)

MATERIAL GRRRRRL lanarekin, ‘Magaliako Gazteluko sorkuntza topaketean’ artista generatzaile eta antzerkigile kolindante gisa hautatua. Espainako Red de teatros alternativos de Españak antolatua. (2019)

ANTITOUR proiektu interaktiboaren antzerkigintzakidetza, zuzendaritzakidetza, ekoizpen eta interpretazioa, Marta Alvarez eta Teresa Villaverderekin lankidetzan, Sarean Kultura Elkarteko bekaduna (2018)

Galder Perezek idatzitako MARI ETA GAILETA FABRIKA haur ikuskizunaren zuzendaritza. Eidabe Kultur Ekimenak (2018)

JAURÍA ikuskizunaren antzerkigintza, zuzendaritza eta ekoizpena, BAI eskolako laugarren mailako ikasleen lehen lan profesionala. (20017-2018)

ANTI-TODO testuaren antzerkigintza (gero ‘Mierda de ciudad’ deitua), Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko “Antzerki testuak” deialdiaren bidez jasotako diru laguntzari esker. (2017)

43º13’44”N proiektuaren zuzendaritza, antzerkigintza, ekoizpena eta interpretazioa, Bilboeszena/ Bilboko Udalaren ‘Artistak egoitzan’ bekaren bitartez. (2016-2018 berrikuspena- gaur egun). Red de Teatros Alternativoseko biraren parte. (2019)

COORDENADAS testuaren antzerkigintza, DSS2016ren “Dramaturgia berriak” esparruaren barruan bekaduna, eta geroago Arriaga Antzokiak ekoiztua. (2016)

HERMANAS ikuskizunean zuzendari laguntzaile eta interpretazioa. Moon produkzioak. (2015-2017)

EL EXILIO DE TUS SERES DE PVC antzezlanaren antzerkigintzakidetza, zuzendaritzakidetza eta interpretazioa Katastrofen! konpainiarekin elkarlanean. (2008-2010)

HAPPY BIRTHDAY ikuskizunaren antzerkigintza eta zuzendaritza, International Young Makers Marathon-ek aukeratua Europako hainbat jaialditan taularatzeko. (2006-2007)

ARLO PROFESIONALEAN

ADEL, ArteDrama Euskal Laborategian Nortasuna eta Performanceko irakaslea. (2021)

BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiko hainbat taldeen tutorea (2015-gaur egun)

Interpretazio adarreko irakaslea BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegian lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren mailan honako ikasgai hauetan: Pertsonaia, jolas dramatikoa, eszenografia, interpretazioa, irakurketa dramatizatua, muntaia eta proiektu pertsonalen tutorea (2008-gaur egun)

Pertsonai tailer monografikoko irakaslea (2015 eta 2016). Inprobisazio-matcha (2017) THOOPS eskolan, Amsterdam.

International Performing Arts Program PAP proiektuko irakaslea eta tutorea (2012-2013)

 

HAUR ETA GAZTEENTZAT

Esperientzia handia haur eta gazteentzako antzerki-tailerretan, hainbat prestakuntza-zentro, eskola eta erakunde publikotan.

Nire proiektuak kudeatzen esperientziaz gain, honako hau daukat:

ACT, Nazioarteko sortzaile berrien Jaialdiko koordinatzailea eta zuzendaritza-taldeko kidea. (2017-Gaur egun). Produkzio-lanak. (2009-2016). prentsa eta komunikazioko arduraduna. (2009-2016)

ACT Jaialdiko programatzaile, mundu mailako nazioarteko jaialdi ezberdinak bisitatuz eta sektoreko profesionalen arteko topaketa eta mahai-inguruetan parte hartuz. (2010-Gaur egun)

Administrazio eta idazkaritza lanak BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegian. (2009-Gaur egun)

IYMM International Young Makers Marathon Europako arte eszenikoko jaialdi sarearen koordinatzailea. (2008)

Radio Euskadiko Kultura.eus irratsaioan arte eszenikoko sailean lokutore kolaboratzaile lanak. EITB. (2021)

Bertolt Brechten ‘Terror y Miseria’ liburuaren hitzaurre-egile. DDT Banaketak. (2021)

Ane Zabala eta Galder Pérezen ’25 gau eta bat gehiago’, Gilkitxaro konpainiaren hitzoste-egile . EHAZE. (2021)

ACT Jaialdiko proposamen lanen epaile (2010- Gaur egun)

Red de Teatros Alternativos sarearen birara aurkeztutako lanen hautaketan epaile. (2020)

Fitt, Tarragonako Dramaturgia Berrien Jaialdiaren VI. edizioan epaile. (2019)

Irrati-frekuentzia bidezko soinu-teknikaria Las muertes de los otros antzezlanean. Moon produkzioak (2018)