EKOIZPEN PROPIOAS

GANEKO CREW

HIZKUNTZA: CAST | SORKUNTZA URTEA: 2019

Kanpindenda bat gau izartsu batean. Nortzuk diren eta denda barruan zer egiten duten ez dakien ikusle taldea.

Azkenean iritsi da eguna. Orain zerbaiten parte dira, beraiek baino askoz handiagoa den zerbaiten parte. Zer atera liteke gaizki?

GANEKO Crew publikoa pertseida gau bateko misterioan murgiltzen duen umore absurduko antzerki lana da. Ganekogorta mendian pertsona talde baten esperientziak kontatzen dituena sorkuntza prozesu kolektibo honek ibilbide sentsorial eta parte-hartzailea proposatzen dio ikusleari. Usue Martínez, Marina Lapuente, Aitor Arabiourrutia eta Olatz Gorrotxategik osatzen dute konpainia, eta talde bateko kide izateak sortzen dituen harreman, mendekotasunak eta edozerren partaide izatearen etengabeko beharra ikertzen ditu.

FITXA ARTISTIKOA

ZUZENDARITZA
Olatz Gorrotxategi

ANTZEZLEAK
Usue Martínez, Marina Lapuente, Aitor Arabiourrutia

ANATZERKIGINTZA ETA EKOIZPENA
Ganeko Crew

BABESA